Inguruko matxismoa
Maria hamazazpi urteko neska bat Oñatikoa pasaden hilabetean, azaroan 19 alegia indarkeria matxista jazar zuen. Gaztea festa batetik joan zen eta bere etxera bueltatzen ari zen zoritxarra gertatu zenean. Zorionez neska bortxatuko zuenean mutil koadrilla bat agertu zen eta dena moztu zuten.
Leire hogeita bost urteko basauritarra hilabete honen hasieran momentu oso beldurgarria bizi izan zuen. Emakumea metroan zebilen lanatik bueltatzen eta bere geltokira heltzen zegoenean gizon bat haren aurrean masturbatzen hasi zen. Leire oso deseroso sentitu zen, gizona berarekin joatea eta harremanak elkarrekin izatea esaten ziolako.
Historia honen protagonista Matxalen da eta bere bizitza aldatu zuen egoera hogei urtekin bizi zuen bere herrian Durangon hain zuzen ere. Gaztea bere etxe bizitzan arropaz aldatzen ari zegoen eta lehioa ixten ahaztu zuen. Gizon batek gertatutakoa ikusi eta argazkiak atera zituen. Egunak pasa ahala Matxalen bere argazki intimoak aurkitu zituen Twitterren eskegita. Azkenean salaketa bat jarri zuen eta preso hartu zuten gizona, hala ere, honelako egoerak bizitzarako geratzen dira eta horregatik kontzientzia hartu behar dugu.