Konpromesua eta batasuna

Azaroaren 25a pertsona guztiok, genero bereizketarik gabe, eskubideak ditugula eta errespetua, onarpena, aukerak, askatasuna eta justizia merezi ditugula aldarrikatzeko eguna da.
Aurrerapenak ospatzeko balio du, genero indarkeria mota desberdinak 
ikusarazteko eta herritar guztien mobilizazio soziala
 eta inplikazio pertsonala sustatzeko,
 gaitz hori ezabatzeko beharrezkoak baitira.
Gaur egungo pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien arteko 
konpromisoa ere bada.
Hausnartzeko eguna da, sexu jakin bateko pertsonatzat hartzeko eta ikasitako generoa desegiteko eguna.
Behatzeko, aztertzeko eta aldatzeko eguna da.
 Erreakzionatzeko, laguntzeko, jarduteko egun bat da.