Nortzuk gara

Gu bizkaiko talde feminista bat gara. Betidanik izan dugu gizartea hobetzeko asmoa, beraz, talde hau sortu genuen feminismoa aldarrakitzeko eta zabaltzeko nahian.

Adin eta orientazio sexual desberdinetako emakumeok osatzen dugu, egoera funtzional desberdinekin; batez ere Euskal Herrikoak, nahiz eta batzuek beste jatorri kultural batzuk izan; gure ustez, feminismoa funtsezko tresna da gizartea aldatzeko.

Borroka feminista bizitzako esparru guztietara eraman nahi dugu. Ekintza, gogoeta eta eztabaida feminista sortu nahi ditugu bai gizartean orokorrean, bai korronte feministen artean.

Gure helburua webgune informatiboa eta lagungarria izatea kale jazarpenaren aurrean da. Uste dugulako gaur egun dagoen arazo handienetariko bat kale jazarpena dela.

ZER DA FEMINISMOA ETA HAREN HELBURUA?

Mugimendu politiko, ideologia eta gizarte-mugimenduen multzoa da. Feminismoaren helburua: sexuen arteko berdintasunpolitiko, ekonomiko, pertsonal eta soziala definitu, egonkortu eta lortzea. Feminismoak matxismoa zein patriarkatuaren aurkaegiten duen mugimendua da.